Getariako Apartamentuak
Apartamentu goxo zabal eta argitsuak sortu ditugu
ETXEAN BEZALA
Getariako apartamentuen eraberritzea. Getarian hutsik zegoen lokal batean, zazpi apartamentu turistiko sortu dira.
Apartamentuen sarrera, maldadun ibilbide batetik egiten da, non bertan lorez osaturiko horma batek harrera lekura bideratzen gaituen. Gune hau babestua dago, eguraldia lagun ez denean, cheking-a errazteko asmotan.
Behin barnekaldean, harrera gune bat sortu da, eserleku eta kafe makinarekin.
Zazpi apartamentu dira, hauetariko bat gurpildu aulkientzat egokitua. Apartamentu bakoitzak 40m2 inguru ditu eta denek kanpo leiho handien bidez argitasun handia jasotzen dute.
Espazio irekiak dira, sukalde, jangela-egongela, logela bat eta komun batez osatuak.
Barne tabikeak pladurezkoak dira, fatxada trasdosatu da zubi termikoak deuseztatuz, eta barnealdekoak tabike bikoitzak dira, inolako soinurik igor ez dadin apartamentu batetik bestera. Sabaiak ere isolamendua dute, konfort izugarria sortuz.
Lurrak eta komun barruak zeramikoak dira. Klimatizazio sistema instalatua dute guztiek, konfort klimatikoa garrantzitsua baita. Ateak korredereak dira, aritzezkoak, eta heldulekuak bereziak dira oso. Altzari eta detaileek azken goxotasun ikutua ematen diote.
Emaiozu begirada bat hemen, gure proiektu gehiagori.
OLIDEN
ARKITEKTURA ETA ERABERRITZEA
lur@olidenreformas.com
OLIDEN
ARKITEKTURA ETA ERABERRITZEA
lur@olidenreformas.com