FATXADAREN ERABERRITZE PROIEKTUA, ZESTOA 2019-2020
Lehenik eraikinaren teilatua berriturik, fatxadak ere bere momentua eskatzen zuen eta hortarako lehenik egitura bera nola zeogoen begiratu genuen. Egurrezko eta karga hormazko egitura mistoa izanik, fatxadetako batek bonbeo bat aurzkezten zuen eta berau zuzentzen saiatu ginen ahalik eta gutxien nabarmentzeko.
Fatxadako mortero kaltetu guztia pikatu zen, zeuden zuloak eta kalteak konpondu, eta mortero berria proiektatu zen.
Behe solairuko fatxada nagusiko gunean zegoen harria garbitu zen bistan uzteko, eta baita leiho bueltetan agertu zen lekuetan ere.
Oso kaltetuak zeuden leihoak berritu egin ziren, eta gaizki zeudenak lijatu eta barnizatu egin ziren.
Behe solairuko atenagusi eta alboko ateek ere berrikuntza nabarmenak izan zituzten, itxura berrituz eta hobetuz.
Bigarren solairuko atzekaldeko fatxadako miradorearen teilatu txikia ere altza eta guztiz berritu zen, kanaloi bat ere jarri zen, leno ez bait zuen.
Lehen solairuko balkoiko euste egitura hobetu eta lur berria ezarri zitzaion, ur filtrazioen ondoruiozko arazorik egon ez zedin.
TEILATUAREN ERABERRITZE PROIEKTUA, ZESTOA 2015
Lanen beharrezko proiektuaren gauzatzea,egurrezko egituraren kalkuloa, habexka zaharren kentze eta berrien ezartzea, gaineko tabla isolamensu eta telaren kokapena, teilazko eztalkiaren osaera, erremateak etb.
ETXEBIZITZA ERABERRITZEA,2016
Fatxadana aurkitzen ziren kalteak konpondu eta fibrazko mortero hidrofugoa eman jabeak aukeraturiko kolore amaierarekin.
Teilatua ere berria eraiki zen, isolamendua ezarriz, eta teila bukaerako material bezela.
ETXEBIZITZAREN FATXADA ETA SARREREN ERABERRITZE LANA, ZESTOA
Etxebizitzaren fatxada zati baten eta sarbideen eraberritzea, kanpoko lurrak altza, hormigoi armatuzko solera berria eraiki eta harri kaliza jarri lurrean, eskilaretan eta fatxadaren zokaloko gunean.
.
ETXEBIZITZAREN FATXADAREN ERABERRITZE LANAREN PROIEKTUA, ZARAUTZ 2016
Eraberritze lanen aholkularitza lana, neurriak hartzea, etxebizitza berriaren diseinua (planoak), egituraren kalkulua, proiektuaren gauzatzea, eraikitze lanak eta gremioen koordinazioak.
AITA MARI-KO EZTALKIA, ZUMAIA
Ur filtrazioen ondorioz sorturiko arazoen konponketa lanak. Inprimazioa eta ondorengo tela asfaltikoaren bi kapen ezartzea. Pizarra gorridun akabera. Argizuloetan azken ukituak ere eman ziren.
FATXADAREN ERABERRITZE LANA, ZUMAIA
Fatxadan ematen ziren hezetasunak zirela eta, bertako adreilua altza, eta habea inpermeabilizatu da, gaur egun dagoen adreilu bera jarriaz ondoren.